Ongi etorri Arraldeko eskola publikora!
Nortzuk gara?
Arraldeko eskola publikoa gara, izenak adierazten duen bezala Arralde herriko eskola publikoa.
3 urtetik 20ra bitarteko maila guztietarako hezkuntza-eskaintza dugu eta osoko prestakuntzaren bidez, gure ikasleen garapen pertsonala, akademikoa, gizatiarra, zientifikoa eta kirol arlokoa bultzatzen dugu.Euskalduntze arloan dihardugu lanean, hau da, hizkuntza eta Euskal Herriaren balio historikoak eta kulturalak ezagutzen, onartzen eta bizirik transmititzen.Beste hizkuntza batzuen ezagupena eta erabilera ere sustatzen ditugu, beste kultura batzuenganako errespetua bultzatuz.Giro ireki eta anitza bilatzen dugu, hartara gure hezkuntza-komunitatean ari diren eragile guztien parte-hartzea bultzatuz, ikaslea izanik protagonista nagusia.
Eskolaren testuinguruari begira, herri lasai eta ez handi batean kokaturik dago, Arralde izenekoa, eta Euskal Herriko kostaldean kokaturik dago. Eskolaren inguruan lorategi bat dago eta baita hainbat bide desberdin ere ikastetxera sartu ahal izateko. Herriaren erdian plaza zabal bat dago, hondartzaren alboan, eta txikien jolastoki bilakatu da, batez ere, 7-11 urte bitarteko umeentzat. Portuarekin lotura zuzena du plaza honek eta bertatik hondartzarekin lotuta dagoen itsasoa ikus daiteke. Hainbat parke ere baditu Arralde herriak txirrista eta kulunkaz beterik. Denetariko denda txikiak ere ugariak dira hemen, eta bertako jendea oso eskuzabal eta atsegina da. Umeentzako herri oso egokia da, askatasun osoz ibil baitaitezke bertatik.
Eskolaren funtsezko balioak?
1. HIZKUNTZA GAITASUNA: Ikasleen gaitasun eleanitza lortu nahi dugu. Horretarako, ingurune elebidunean, euskararen erabilera, gaztelaniaren ezaguera hobea eta beste hizkuntza batzuetan ere komunikatzeko gaitasuna edukitzea bultzatzen eta sustatzen dugu.
2. KALITATEA: Etengabe ari gara bilatzen hezkuntza-komunitate osoaren zerbitzurako izango den hobekuntza iraunkorra.
3. EUSKALDUNTZEA: Kultur balioen eta balio historikoen ezagutza, onarpena eta transmisio bizia bultzatzen ditugu.
4. OSOKO GARAPENA: Gure ikasleen osoko garapena bilatzen dugu, hau da, adimen, gizarte, moral, emozio eta gorputzaren arlokoa, betiere bizitzan koherentziaz eta orekaz moldatzeko beharrezkoa den gaitasuna eduki dezaten.
5. TALDEKO LANA: Irakasleek lana taldean egitea oinarrizko baliabidetzat daukagu arloen, mailen eta etapen koordinazioa lortzeko irakaskuntza-ikaskuntza prozesuan.
6. ELKARREKIN BIZITZEA: Elkarrekin bizitzeko eta parte hartzeko giro onak harmonia bultzatu eta elkarreragina eta enpatia sortzen dituela uste dugu, gure ikasleak benetan prestatuko dituen irakaskuntza eta ikaskuntza lortzeko.
7. KONPROMISOA: Garrantzizkoa da guretzat ikasleen hezkuntzan parte hartzen duten eragile guztiek modu serio eta arduratsuan esku hartzea.
8. OIHARTZUNA ATZERRIAN: Balio handikoa dela uste dugu harremanak izatea eta ikasleen trukeak egitea atzerriko ikastetxe eta kultur erakundeekin.
9. TEKNOLOGI ARLOKO TREBAKUNTZA: Teknologia berrietan trebatutako ikasleak nahi ditugu.
10. KOOPERATIBISMOA: Gure kooperatiba elkarte autonomiaduna da, ekonomi, gizarte eta kultur arloko premia eta helburu berberak izanik euren borondatez elkartu diren pertsonek osatua, beterako jabetzadun eta kontrol demokratikodun enpresaren bidez.

No hay comentarios:
Publicar un comentario